Igande arratsaldea ekitaldiz beteta iritsi da Asteasuko Elizmendira. Herrikirol saioak zabaldu du egitaraua eta jarraian, herriko txikiak korrika jarri dituzte buruhandiek. Trikiti-doinuak izan dira protagonista ondoren. Ximon igo ondoren ere, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek emango diote amaiera festari.