Egitaraua 12:00etan hasiko da, udaletxean egingo duten harrera instituzionalarekin. 13:00etan ekitaldia izango da plazan, eta 14:30ean elkartasun bazkaria egingo dute Santamaña elkartean.
Bazkarirako txartelak maiatzaren 28ra arte izango dira salgai. Asteasuko Kultur Etxean, Adunako Txantxanen, Amasa-Villabonako Iratzarren eta Zizurkilgo Egarrin eta Iriarten eros daitezke.
