Aiztondo bailararen eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko Senidetze Eguna ospatzen ari dira gaur Asteasun. Maiatzaren 28an iritsi ziren bailara aldera Ana Lucinda Argueta, Ipar Morazango Udaleko turismo saileko arduraduna, eta Rosibel Chicas, Segundo Montes Institutu Teknologikoko ostalaritza eta turismoko ordezkari teknikoa, eta ekainaren 8ra arte izango dira hemen.
Goizean harrera instituzionala egin dute udaletxean, eta ondoren herritar ugari elkartu da plazan egindako ekitaldian. Eguna elkartasun bazkariarekin osatuko dute Santamaña elkartean. Hona hemen gaurko ekitaldiko hainbat argazki.