Irekitzear da Asteasuko udal igerilekua

Aiurri 2026ko ekainaren 11

Ekainaren 13an zabalduko dute Asteasuko igerilekua.

Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.

Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetako funtzionamendu bera izango du aurten ere udal igerilekuak. Ez da berrikuntzarik izango. Tabernaren ardura azken urteetako pertsona berak hartuko du, eta instalazioen kudeaketa NEO enpresaren esku egongo da.

Abonuak

Igerilekuko abonuak eskatzeko edo berritzeko epea zabalik dago. Horretarako, eskaera orria bete eta udaletxean aurkeztu behar da; inprimakia udaletxean bertan eta Asteasuko Udalaren webgunean dago eskuragarri. Aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko.

Adinaren eta aukeratutako modalitatearen arabera, hainbat abonu mota daude aukeran, banakakoak nahiz familiakoak. Horrez gain, eguneko sarrerarekin ere sartu ahal izango da igerilekura.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!