2026/06/26 11:00 - 23:00

Jaia

Sanpedroak 2026. KUADRILLA EGUNA

Sanpedroak 2026. KUADRILLA EGUNA
Asteasu

Ekainak 26, ostirala

KUADRILLA EGUNA

11:00 Futbito txapelketa

Herriko LHko haurren Futbito txapelketa eskolan.

13:30 Txupinazoa

Herriko Odol-emaileen taldearen eskutik eta sorginaren jaitsiera.

Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin.

Festa Batzordeak erabakita, aurtengo txupinazoa herriko odol-emaileen Taldeak botako du, urteetan egindako lan isila aitortzeko; izan ere, haien ahaleginari esker ,herritarrek herrian bertan odola emateko aukera izaten dute.

14:30 Gazteen bazkari autogestionatua

Herriko LH6 eta DBHko gazteen bazkari autogestionatua.

14:30 Kuadrillen bazkaria

Kuadrillen arteko bazkaria. Ondoren bingo-musikatu berezia.

17:30 Dj Kaktus

Haur eta gaztetxoentzako Dj Kaktus, Ibargaingo zelaian.

19:00 Elektrotxaranga

Elektrotxufla elektrotxaranga.

23:00 Erromeria

ITZAL erromeria taldea eta bukatzeko, DJ FIFI TA FEFA.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!