Era berean, unea iristen denean Asteasurako hitzarmen duin baten alde borrokatzeko prestutasuna erakutsi dute langileek. Hitzarmen markoaren aurka ere agertu dira, Asteasuko langileenganako "erasoa" dela iritzita. Haien esanetan, "hemen erabakitzeko eskubidea kentzeaz gain, lan baldintzak okertzeko tresna izango da".
Egoera horren aurrean, enpresari arduraz jokatzeko eta norabidea aldatzeko eskatu diote. Zehazki, hurrengo bi urtetarako hitzarmen duin bat mahai gainean jartzea eta hitzarmen markoaren ideia baztertzea eskatu dute.
"Asteasuko langileok argi daukagu: etorkizunean ere Asteasun lan egin nahi dugu eta Asteasun erabaki nahi dugu", adierazi dute.