Zabaldu dute Asteasuko Azoka Berezian parte hartzeko izen-ematea

Aiurri 2026ko uztailaren 9a

Irailaren 27an egingo da Asteasuko Azoka Berezia, eta dagoeneko abian dira antolakuntza lanak. Izena emateko aukera dute dagoeneko Asteasuko artisau eta nekazal azokan postua jarri nahi dutenek.

Aurten, deialdia zabaldu dute ere Asteasutik kanpoko ekoizleentzat eta artisauentzat. Interesa dutenek irailaren 2a baino lehen eman beharko dute izena. Eskaera guztiak jaso ondoren, aztertu egingo dira, eta onartutako eskaeren berri emango da.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!