Segarekin hitzordu bikoitza, asteburuan Asteasun

Aiurri 2026ko uztailaren 10a

Larunbat arratsaldean Sega Gazte Ibilbideko 2. jardunaldia jokatuko da Bulanoko belazean, 18:00etan hasita eta igande eguerdian, Gipuzkoako Ohiko Sega txapelketa izango da jokoan, Bulanon bertan.

Xuban Gartzia, Inge Goikoetxea, Haizea Larrañaga, Mari Olazar, Claudia Pellus, Irati Tomé, Aner Zunzunegi eta Lorea Zunzunegi arituko dira Sega Gazte ibilbideko jardunaldian. 18:00etan hasiko da saioa, Asteasuko Bulanon. 

Igande eguerdian berriz, Gipuzkoako Ohiko Sega Txapelketa izango da jokoan. Julen Gabirondo, Mikel Lizartza eta Oier Urkola arituko dira, nor baino nor, 12:00etan hasita.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!