Joan den asteburuan egin zituzten Santamañetako lehen ekitaldiak. Gaur hasita, igandera arte askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango da.
Larunbata, uztailak 18
- 11:00etan Meza nagusia.
- Ondoren, hamaiketakoa.
- Jarraian, herri kirolak (auzotarrak).
- Ondoren, bertsolariak: Irazu eta Peñagarikano. Trikitilariak: Izer, Alabier eta LajaII.
- 17:30ean kalejira.
- Gauean, Izer eta Alabier.
Igandea, uztailak 19
- 12:00etan haur jolasak.
- Jarraian, toka txapelketa.
- Ondoren, trikitilariak: Astiasaran eta Andonegi.
- 17:30ean gazteen harri-tira saioa.
- Arratsaldean eta gauean, Astiasaran eta Andonegi trikitilariak.
- Tranpazuloren jaitsiera.