Talde bakoitzeko, lau kirolarik eta bi bikotek hartu zuten parte. Bi kirolarien eta bikote baten denborak (onenak) hartu ziren kontuan.
Denbora guztiak kontuan hartuta, hona nola geratu zen sailkapena:
1.- Asteasu (04:30:47).
2.- Aia (04:35:24).
3.- idiazabal (04:36:13).
4.- Zarautz (04:45:10).
Lagunarteko lehia
Lagun giroan aritu ziren lau herrietako kirolariak, baina aldi berean zeukaten guztia eman zuten, zalantzarik gabe.
Antolaketa lanetan ibili zen Aritz Segurola asteasurrak instagrameko bere kontuan probako zenbait irudi zabaldu zituen, eta honako gogoeta egin zuen, hurrengo egunean: “Kontraesana ematen badu ere, urte asko kostatu zait hau ikastea: atzo lau herrien arteko apustua genuen Asteasun, eta hemen inor ez zen etorri “parte hartzera”.
Rollo onarekin hasten den egun horietako bat, baina irteera eman bezain pronto, dauzkazun lagun bakarrak, zure mailatik gora daukatela ikusten dituzunak!
Momentu hauetan konturatzen naiz zenbat gustatzen zaigun konpetitzea. Gezurrik ez dugu esango: behi karreran ginela, beste hiru herriek galtzea nahi genuen, eta besteak desgastatzeko eraso egin beharra zegoen, erreleboa ukatu beharra zegoen, ekipoarentzat hori zelako hobena.
Beti izan den bezala, ez? Ekipoarentzako onena hori zelako, ukatu, beti egin izan den bezala, ez?
Baina urteekin gauza bat ikasi baldin badut, hauxe izan da: topiko bat ematen baldin badu ere, azkenean inportanteena bideaz disfrutatzea dela, eta plazan, etxean egindako lanak demostratu ahal izatea dela.
Ah! eta jendeak sinisten ez baldin badigu ere, behin bukatuta, emaitza da gutxienekoa.
Zer da gu bezalako afizionatuen kirola, ez bada beste hiru herrietako lagunekin bazkaritara joateko eskusa bat? Zein izango ote da hurrengo apustua?
Asteasuarrak, beti bezala, entzuteko prest!
Eskerrik asko gazteak, plazer bat izan huan!".