Informazio gehiago (izen emateak eta abar), honako kontuan: mendiduatloia.eus.
Izen ematea, berriz, rockthesport.com-en.
Anttine elkarteak antolatu du lehiaketa, eta umeen probak antolatzeko Danena Txirrindularitza Eskola laguntza izan du.
Korrika eta bizikletan
Bi probek osatuko dute helduen duatloiak:
- Lehen sektorea: 7,18 km-ko mendi lasterketa (302 metroko malda).
- Bigarren sektorea: 15, 76 km. mendi bizikletaz (631 metroko malda).
Elizmendin jarriko dute irteera eta helmuga eta, Saskarate baserriraino doan zirkuitua prestatu dute (kanposantutik barrena).
Anttine elkarteko Aritz Segurolak adierazi duenez, iaz aurreneko aldiz eraman zuten Asteasura Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituko proba bat, eta oso gustura geratu ziren emaitzarekin, bai antolatzaileak eta baita kirolariak ere. Era horretan, aurten ere jarraipena ematea erabaki dute.
Inguruko duatloi zale ugari irrikatan dago Euskal Herriko zirkuituari ekiteko, eta horren adierazgarri da joan den larunbatean Zarautz, Aia, Idiazabal eta Asteasukoek egin zuten lagun arteko desafioa, Aia, Asteasu, Iturriotz eta Andazarrateko parajeetan barrena.
Bestalde, nahiko erritmo onean doa izen ematea. Eguraldia ere primerakoa dago iragarrita, eta duatloi gozagarria parte-hartzaileentzat eta ikusgarria ikusleentzat espero da izatea.
Boluntarioen prestutasuna
Halako lasterketen antolakuntzak ezinbestekoak izaten dituzte boluntarioen ahalegina, eta iaz bezala aurten ere Asteasuko herritar ugarik, 40 bat lagunek hartu dute konpromisoa eginkizunen batean zein bestean aritzeko.
"Denentzat esker oneko hitzak besterik ezin dira eduki2, Segurolak esan duenez. Aldi berean, gehitu du aipatzekoak ere badirela Udalaren eta herriko hainbat komertzio, enpresa eta marka komertzialen aldetik jasotako laguntza.
Antolakuntza taldean kide diren hiruri ere ahalegin berezia eskatuko die larunbateko probak. Izan ere, eragileak ez ezik duatloi-zaleak ere bai baitira eta ez baitute galdu nahi larunbateko aukera gogokoa dutena praktikatzeko; Aitor san Sebastian, Enaitz Roteta eta Aritz Segurola bera dira horiek.
Sari berezia, lehen bikote mistoari
Segurolak adierazi duenez, ohiko sariez gain, binakako proban, helmugara iristen den lehenbiziko bikote mistoari saria emango zaio. Emakumeen parte-hartzea sustatze aldera.
Umeen Duatloia
Anttine elkarteak eta Danena Txirrindularitza Eskolak elkarlanean, umeei begirako duatloia ere antolatu dute Asteasun. Elizmendi plazan, larunbat goizean.
Maila desberdinetan jokatuko dira. Izen emateak egunean bertan, 10:00etatik 11:00etara izango dira.
Hona mailak eta proben ezaugarriak:
LH 1-2-3, 11:30ean
- Elizari bi buelta korrika.
- Bizikletan zelaitik itzuli bat.
LH 4-5-6, 11:50ean
- Korrika zelaitik itzuli bat.
- Bizikleta zelaitik bi buelta.
DBH 1-2, 12:15ean
- Korrika, elizari itzuli bat eta zelaiari beste bat.
- Bizikletan hiru itzuli zelaiari.
Hitzordu ugariko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua
Hona duatloi zaleek zain dauzkaten hurrengo hitzorduak:
Irailak 19 Asteasu
Irailak 26 Zarautz
Urriak 3 Durango
Urriak 17 Kanpezu
Urriak 21 Aia
Urriak 31 Ibarra
Azaroak 14 Idiazabal
Azaroak 21 Bidania-Goiatz
Azaroak 28 Aduna

