Izena emateko azken eguna irailaren 29a izango da eta HEMEN aurki daiteke horretarako dokumentua.

Urriaren 3an auzolanean aritzeko deia zabaldu dute Asteasun. Mendi ibilbideen txukunketa, erreka gariketa eta elizako eskaileren garbiketa egiteko asmoa dute. Izena ematen dutenen kopuruaren arabera erabakiko dute jarduera bat, bi edo hiruak gauzatuko diren. Haurrek ere izena emateko aukera izango dute, betiere guraso edo arduradunen baten laguntzarekin.