Nekane Txapartegiri Argentinan sarrera ukatu diote

Buenos Aireseko aireportuan, atxilotu eta deportatu egin zuten, urriaren 4an. Argentinako Migrazioen Zuzendaritza Nazionaleko funtzionario batek esandakoaren arabera, erabakia bere ibilbide politiko eta borrokalariagatik hartu zuten.

Hain zuzen, asteasuarra Argentinara hegazkinez joan zen urriaren 4an. Zuricheko (Suitza) Lora Irrati komunitarioko hainbat kiderekin batera egin zuen bidaia, 39. Nazioarteko Lesbiana, Trabesti, Trans, Bisexual, Intersexual eta ez Binarioen topaketan parte hartzeko asmoz.

Buenos Aireseko Ezeiza aireportura iritsi zirenean, baina, Txapartegi bere taldetik baztertu, Migrazioen bulegora eraman, eta azkenean deportatu egin zuten.

Lora irratitik adierazi dutenez, “susmoa dugu han Nekane ageri den AEBetako zerrendekin lan egiten dutela eta horrek alarma piztu ziela. Migrazioen Zuzendaritza Nazionaleko funtzionarioaren iruzkinen arabera, erabakia bere ibilbide politiko eta borrokalariarekin lotu zuten". 

Nekane Txapartegik Aiurrirekin 2022ko apirilean edukitako solasaldia, hemen, irakurgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!