Kulturaren inguruko parte-hartze saioa gaur, Asteasun

Ainhoa Gil

Asteasuko kultura mapa osatzeko bidean, hiru parte-hartze saio antolatu dituzte. Herrian egiten dena ezagutu, hobetzekoak identifikatu, eta etorkizunerako eszenatokiak elkarrekin irudikatzea da saio hauen helburu nagusia. Gaur arratsaldean egingo dute lehen parte-hartze saioa, 18:30etan, udaletxeko ikusentzunezkoen aretoan. 

'Gaur egun zer eta nola egiten dugu? Zein indargune eta ahulgune ditu gure kultur mapak?' horixe gaurko jardunaren gai nagusia. 

Beste bi saio ere aurreikusi dituzte. Azaroaren 4an, 'Non egon nahi genuke?' galderari erantzungo diote eta, azaroarek 17ko saioan, Kultur etxe berriaren erabilera izango dute ardatz. Nola antolatu, zein funtzio izango duen...

Asteasuko Udalak saio hauetan  parte hartzeko gonbita luzatu die herritar guztiei. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!