ELA eta LAB sindikatuek greba mugagabea deitu dute Siemens Gamesa enpresaren Asteasuko lantegian. Sindikatuek azaldu dutenez, Asteasuko langileen baldintzak Euskal Herritik kanpo erabakitzea nahi du Alemaniako filialaren enpresak. Guztira, 180 langile dira.