Asteasuko Tranpazulo Eguna, azaroaren 14an

Azaroaren 14an jai giroan murgilduko da Asteasu, izan ere, egun horretarako antolatu baitute lehendabiziko Tranpazulo Eguna. Adin desberdinetako herritarrak elkartzea izango da festaren helburu nagusia eta egun osoko egitaraua prestatu dute lehen edizio honetarako.

Asteasuko txozna batzordearen eskutik, azaroan 14an, egun osoko egitaraua izango dute Asteasun. Mendi ibilaldia egiteko elkartuko dira goizean goiz. 07:30ean abiatuko dira ibilbide luzea egin nahi dutenak, 10:00etan ibilbide motxagoa aukeratzen dutenak. 

Ondoren, hamaiketakoarekin bilduko dituzte indarrak eta triki poteoa ere egingo dute. Elkarrekin bazkaltzeko elkartuko dira jarraian. Bazkariko tiketak kultur-etxen egongo dia salgai urriaren 28tik azaroaren 5a bitarte (25 euro pertsonako) eta eguna borobiltzeko, herriko elektro-txarangak jarriko dio doinua arratsaldeari. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!