Balentria egin du Urko Arizeta asteasuarrak, Mallorcako ultra trailean

'Camins de Pedra en Sec' izeneko ultra trailean, podiuma zapaltzea lortu du Urko Arizeta korrikalariak. 104 kilometroko ibilbidea du mendi-lasterketak eta, 10:06:17 denborarekin amaitu zuen gazte asteasuarrak, irabazlearekiko 32 minutura. 

Joan zen urriaren 31n abiatu ziren lasterkariak, Mallorcako Estellencs-etik. 104 kilometroko ibilbidea zuten aurrean, 3898 metroko desnibel positiboarekin. 10 ordu pasatxo behar izan dituen Urko Arizeta asteasuarrak, helmuga puntura iristeko. 

Marcel Fabian poloniarra izan zen probako garaile, 09:33:46ko denborarekin eta Morten Antonsen sailkatu zen bigarren postuan, Morten Antonsen norbegiarra bigarren,  09:39:37rekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!