Emakumeen pala txapelketa, Asteasun

Mari Domingi emakumeen pala txapelketa antolatzera doaz Asteasun. 15 urtetik gorako emakume asteasuarrei zuzendutako txapelketa da honakoa eta dagoeneko zabalik da izena emateko aukera.

Azaroaren 7ra arte izango dute izena emateko aukera eta, egun horretan bertan egingo dute bilera, bikoteak osatu eta txapelketaren nondik norakoak zehazteko. Izan ere, kirolariek banaka emango dute izena txapelketarako eta ondoren osatuko dituzte bikoteak. 

Norbanako bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu, gastuei aurre egiteko. 

Izena emateko: HEMEN

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!