Gizon eta emakume, guztiak daude deituta. Kafea eta pastak dastatuz, tertulia goxoak elkartuko dira bertaratzen diren helduak eta, bertan erabakiko dute zein maiztasunekin biltzen hasi.

Meriendaren bueltan, berriketan aritu, kontu zaharrak gogoratu eta bizipenak partekatzeko hitzorduak martxan jarri nahi dituzte Asteasun. Ostegun honetarako deitu dute lehen hitzordua. 16:00etatik 18:00etara Kultur etxean bilduko dira, arratsalde polita elkarrekin pasatzeko eta ohitura horri berriz ere heltzeko.
Gizon eta emakume, guztiak daude deituta. Kafea eta pastak dastatuz, tertulia goxoak elkartuko dira bertaratzen diren helduak eta, bertan erabakiko dute zein maiztasunekin biltzen hasi.
