Asteasuko Kros Solidarioa, abenduaren 27an

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen aldeko Kros Solidarioaren data finkatuta dago dagoeneko. Abenduaren 27an egingo dute, igandearekin, goizez. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa.

Egunean bertan egin ahal izango da izen-ematea eta parte hartzaileek ordaindutako dirua, Segundo Montes komunitatera bideratuko dute. Haurren kasuan 2 eurokoa izango da inskripzioa eta helduen kasuan 8 euro ordaindu beharko dute.

Abenduaren 27an, goizeko 11:00etan ekingo zaio kirol proba solidarioari. Haurrak izango dira lehenak eta, 11:30etan irtengo dira gazteak eta helduak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!