Euskararen Eguneko ekitaldi sorta, Asteasun

Ekitaldi sorta prestatu dute Asteasun abenduaren 3rako. Pello Errota eskolan jolasak egingo dituzte goizean zehar eta arratsaldean berriz, Kidez kideko lagunak gerturatuko dira jolasera- 15:30etan kantuen emanaldia egingo dute. Herrian berriz, euskarari buruzko hausnarketak egingo dituzte udaletxeko ikus-entzunezko gelan. Joxe Angel Sarasola (esataria), Ainhoa Bakero (futbolari ohia), Aritz Segurola (entrenatzailea) eta Laida Balerdi (futbolaria) arituko dira, Amaia Agirrek bideratuko duen solasaldian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!