Bilboko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea, Asteasun

Emakume bat erail du bere bikotekide ohiak Bilbon. Erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, Asteasuko plazan, 19:00etan. Eskualdean hitzordu gehiago ere izango dira; Andoainen bihar 18:00etan egingo dute elkarretaratzea eta Villabonan astelehenean 18:30etan, Berdura plazan.

Asteasuko Udalak adierazi duenez, "asteazkenean, azaroaren 25eko ekitaldian, “Aski da!” pankarta aurkeztu genuen, Euskal Herriko hilketa matxistak salatzeko. Zoritxarrez, uste baino lehenago jarri behar izan dugu udaletxeko balkoian".

Asteasuko Udalak irmoki gaitzetsi du hilketa matxista, "eta bat egiten du herriko emakume taldeak gaur arratsalderako deitutako elkarretaratzearekin".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!