San Pedro jaiak ekainaren 27tik 30era ospatuko dira Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019 ots 07 Asteasu

Hasiak dira asteasuarrak San Pedro jaiak antolatzen. Kuadrilla eguna ekainaren 28an ospatuko da eta herri afaria ekainaren 29an. Kontzertu nagusia larunbatean mantenduko da, eta gaueko autobus zerbitzu berezia eskaintzea aurreikusten da. Bigarren bilera otsailaren 26an izango da udalean, 19:30ean.