"Antropologoa, auzitegiko medikua, EHUko lege-medikuntzako irakasle titularra eta Aranzadi elkartearen lehendakaria da. Hizpide nagusiak hauexek izango ditu: “Giza eskubideak eta egiaren hazia, gorpuak lurpetik atera eta hilobiak ikertzea, frankismoaren errepresaliak jasandakoak, duintasuna berreskuratzea. Memoria historikoa”. Sarrerak gonbidapenarekin bakarrik Santa Krutz erretirodunen zentroan.