Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza musikariak disko berria kaleratu du. Apirilaren 2an, igande arratsaldez, Andoaingo Gaztetxean arituko da zuzenean 18:30ean hasita.
Ekiza
Ekiza musikariak disko berria du besapean. Angelu (Lapurdi) herriko Amanita estudioetan zuzeneko saioan grabatua izan da honako lana, eta bertan hamaika kantu biltzen dira. Diskoa estudioan grabatu arren, zuzeneko formatuan osatu da, ikuslego eta gutzi. Soinu teknikaria gisa Stephan Krieger aritu da.
Honako lana, azken bi urteetan eszenatoki gainean eskaini dituen emanaldien isla da, zeinean Ekiza bakarka aritu izan den taula gainean. Diskoaren zutabe nagusia "Bh036" lehen diskoko kantuak dira, eta horiekin batera bi kantu berri topa daitezke. Bestetik, bi bertsio edo kantu moldaketa entzun daitezke lan honetan. Negu Gorriak taldearen "Itxoiten", eta Mikel Laboak ezagun bihurtu zuen "Gaztetasuna eta Zahartasuna" kanta.