2017/07/29 02:00

Bestelakoak

Donostiako Klasikoa, eskualdean barrena

Donostiako Klasikoa, eskualdean barrena
Eskualdea

UCI Pro Tour mailako lasterketak munduko lasterkari onenak ekarriko ditu Donostiara. 13:00etatik aurrera eskualdean barrena igaroko da. Alkizatik behera Elbarrenara jaitsi, Adunara igo eta Sorabillatik barrena Andoaingo herrigunea zeharkatuko du. Txirrinduzaleentzat munduko izarrak ikusteko aukera paregabea. Lasterketak, ordea, trafikoan mozketak eragingo ditu. Adi, beraz, antolatzaileek eta Ertzaintzak errepidean bertan egingo dituzten ohartarazpenei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!