Mugikortasun Astearen baitan, urtero legez, hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako. Besteak beste, gazteei eta familiei zuzendutako jarduerak edota Bizi bira ekimena:
Irailak 20, asteazkena: Gazteei eta familiei zuzendutako sentsibilizazio jarduerak, 16:00etatik 19:00etara, Adunako plazan.
Irailak 22, ostirala: Kaleak denentzat bizikleta bira. Aduna, Asteasu, Villabona eta Zizurkil artean. 10:00etan abiatuko dira bizikleta birak Aduna eta Asteasutik. Zizurkilera joango dira eta 11:00tan elkartuko dira Joxe Arregi plazan. Elkarretaratzea eta ekitaldia egingo dituzte bertan.