2017/09/26 02:00

Bestelakoak

Minbiziaren aurkako ekimenak Aiztondon

Minbiziaren aurkako ekimenak Aiztondon
Eskualdea

Irailak 26, asteartea: “Behin minbizia etxean sartzen denean, laguntza noiz eskatu?” hitzaldia. Adunako kultur etxean, 18:30ean. Hizlariak: Lara Franco eta Itxaso Uribeetxeberria. Sarrera librea, bete arte.

Irailak 27, asteazkena: “Minbizia, bizitzaren gaixotasuna?” hitzaldia. Asteasuko udaletxean, 19:00etan. Sarrera librea, bete arte.

Urriak 3, asteartea: Elikadura osasungarriari buruzko tailerra. Villabonako Behar Zana elkartean, 19:00-22:00. Javi Ribero sukaldariaren eta Maider Sierra psikologoaren eskutik. Prezioa: 15 euro. Izen-ematea: 943 65 21 43.

Urriak 4, asteazkena: Etxeko txikiekin fruta eta barazkiak jaten tailerra. Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean, 18:30etan. Guraso eta haurrei zuzenduriko tailerra. Gosari eta merienda dibertigarri eta osaungarriak sortzen.

Urriak 5, osteguna: Ondo jan, ondo bizi show cookinga. Villabonako Berdura plazan, 18:30ean. Javi Ribero sukaldariaren eta Maider Sierra psikologoaren eskutik. Izen-ematea: 943 65 21 43.

Urriak 7, larunbata: Minbiziaren aurkako Aiztondoko martxa:
09:30-11:00 8 urtetik gorako haurrentzako kirol ekintzak, Zizurkilgo Pello Mari Otaño eskolan.
09:30etatik aurrera, Larraul, Asteasu, Alkiza, Aduna eta Zizurkil goitik oinezko taldeak etorriko dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazara.
11:10 Zizurkildik Villabonara kalejira, buruhandi eta musikariek lagunduta.
12:00 Zarauzko taldeari lekukoa ematea, 2018 martxa burutuko baita bertan.
12:15 Zumba eta spinning saioak, Villabonako gune ezberdinetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!