2017/10/02 02:00

Bestelakoak

Modan da euskara ekimena, ekitaldi iraunkorrak

Modan da euskara ekimena, ekitaldi iraunkorrak
Eskualdea

 Erakusketa

  • Euskal jantzien bilakaera, XVI-XX mende artean.

Iraultza Dantza Taldearen eskutik. Bastero kulturgunean

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.

Larunbatean: 10:30-13:30 / 18:00-00:00.

 

  • Modeus pintxoa

Herriko hainbat tabernak MODEUS pintxoa sortuko du. Gastronomiako adituek sari bat emango dute eta beste bat herritarrek.

Osteguna eta ostirala: 19:00-21:00

Larunbata: 12:00-15:00 / 18:00-21:00

 

  • Andoaingo argazkian erakusketa.

 

Aste osoan zehar, kale Nagusiko hainbat lokaletako erakusleihoetan ikusgai egongo dira 1950etik 1990eko hamarkada arteko Andoaingo jantzi eta janzkeren argazkiak. Bost hamarkada horietako janzkera aldaketaren erakusgarri egokia izango da.

 

  • Moda sorgunea

Modako Sorkuntza lantegia egongo da kale Nagusia 33an (Zasa),  hala nahi dutenek parte har dezaten. Bi egunez (astelehen eta asteazkenez) Fanny Alonso eta Pili Jiménez diseinatzaileek dinamizatuko dute lantegia. Beste bi egunez (astearte eta ostegunez) Irati Guarretxena deseinatzaile eta irakasleak dinamizatuko du, eta zapi bat atontzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Parte hartzeko 20 euroko matrikula ordaindu beharko dute Udaletxeko Atarian, irailaren 29a baino lehen. Matrikula horretan sartzen da material guztia, eta norberak atondutako zapia norberarentzat izango da. 

Andoaingo hainbat sortzailek beren sorkuntzak edukiko dituzte ikusgai eta salgai: MarMar (Urtzi Alkain, Letitare), Bitxigu, Fanny Alonso eta Pili Jiménez (Muchas telas).

 

Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00

Larunbatean: 10:00-13:30 / 17:00-00:00

 Gau txuria

Urriaren 7an Gau Txuria izango da. Kale Nagusiko hamahiru denda irekita egongo dira gaueko 12ak arte, eta zortzi denda Juanita Alkain plazan jarriko diren  karpetan egongo dira, arratsaldeko 5etatik gaueko 12ak arte.

00:00ak arte irekita egongo diren dendak: Amantegi mertzeria, Cisneros oihalak, Iturbe oinetakoak, González sastrea, Gamer, Asun, Samay, Orte optika, Enara bitxidenda, Ogi Donostia, Ormendi kirolak, Pepi lentzeria.

Juanita Alkain plazan karpetan egongo diren dendak: Alice, Durazno, Gloss, Izeia, Xelena, Xare, La invitada perfecta, Samay.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!