2018/04/19 02:00

Bestelakoak

"Angula ustelak" elkartasun bira

"Angula ustelak" elkartasun bira
Eskualdea

18:30 "Angula ustelak, zer gertatzen da Euskal Erregimenari aurre egiten badiozu?" hitzaldia, Urigainen.

"Angula ustelak, zer gertatzen da Euskal Erregimenari aurre egiten badiozu?" izenburupean elkartasun bira antolatu du Gipuzkoa Zutik-ek, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini babesa adierazteko.

Gipuzkoa Zutik: "Kasu benetan larria da Euskal Herri osoan jendea ohartarazi nahi dugu jokoan dagoenaz. Gaur egun inoiz baino indartsuago eta gupidagabeago agintean dagoen Euskal Erregimenaren politika nolakoa den oso errepresentatiboa da Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua. Irailean epaituko dituzte Gipuzkoar guztiontzat ekonomikoki kaltegarria eta Donostialdeko milaka herritarren osasunarentzat arrisku garbia den erraustegia gelditzeagatik. Ondasun pertsonaletatik 100.000.000 [ehun milioi] euro eskatzen dizkiete. Erabat onartezina".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!