5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako tailer praktikoa eskainiko dute datorren maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:30etan hasita Andoaingo Bastero kulturgunean. Partaideei etxetik telefonoa edo tableta eramatea gomendatu zaie. Jarduera horrekin amaiera emango diote euskararen erabilera sustatzeko Bidaide ekimenari.