2018/06/12 02:00

Bestelakoak

"Raketistak lehen eta orain" dokumentala

"Raketistak lehen eta orain" dokumentala
Eskualdea

1917tik 1980ra bitarte, modu profesionalean pilotan jardun zuten ehunka emakumeen istorio isildua azaleratzen da "Emakume raketistak lehen eta orain" dokumentalean. Jon Juanes Iragorri da dokumentaleko zuzendaria.

Ekainaren 12an egongo da ikusgai Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, 18:30etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!