Hona hemen asmakizun bat

Alba Cabrera Jauregi 2018ko mar. 24a, 01:00

Demagun aita batek bere zazpi urteko semea kotxean eramaten duela, egunero-egunero, ikastolara. Egun euritsu batean istripu larria eduki eta aita bertan hiltzen da; semea, berriz, larriki zauritua ateratzen da.

Inguruan zebiltzan lekukoek ezbeharra ikusi eta ospitaleko larrialdi zerbitzuetara eraman dute. Bertako zirujauak pazientea ikusi eta halako batean zera dio: "Ez diot nik ebakuntza egingo, ezin dut, nire semea da".

Zer gertatu da, zehazki, lerrootan hizpide dudan kontakizunean?

Batzuek umeak bi aita dituela diote, besteentzat hildakoa haurraren aita-ordea da. Gainontzekoek izugarrizko buruhausteak izaten dituzte, ez baitute egoera ulertzen: seme zaurituaren aita bada, zirujaua nola egon daiteke era berean hilik eta haurrari ebakuntza egingo dioten ebakuntza gelan?

Ziur naiz zirujaua nolakoa den azaltzeko eskatuko banu, gehiengo handi batek ia mende bat adina urte dituen gizon –berriro diot, gizon– eskarmentudun buru-zuri baten deskribapena egingo zukeela…

Antza lurra sortu zenetik existitzen den giza espezie bakarra da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!