Zumeatarra elkartea, Eskualdea
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatuta, Biodonostiako ikerlari Paula Alvarez eta Ruben Trincado sukaldaria izango dira hizlari nagusi. Gaixotasunaren inguruko jarraibideak eta hura saihesteko aholku gastronomikoak emango dituzte, Maider Sierra psikoonkologoaren gidaritzapean.