2015/03/06 00:00

Emakumearekin lotutako ekimenak

Bastero, Eskualdea

>Andoaingo kaleak denontzat berdin (=). Genero ikuspegitik hobetu beharreko puntuen mapa osatzeko prozesuaren berri ematen duen erakusketa, hirigintza eta generoaren arteko lotura ulertzen lagunduko diguna. Horrez gain, jaietan eta hainbat ekintzatan parte hartzen duten herriko emakumeen argazkiak eta bideo proiekzioa ere egongo dira bertan.

Erakusketaren inaugurazioa / Kartel irabazlearen egileari sari-ematea / Programa orokorraren aurkezpena.

19:00, Basteroko erakuketa gela. Sarrera, doan.

> Emakumeak musikan. Andoaingo hainbat emakume musikarik eskainitako musika eta dantza emanaldia. Bizitza musikari emanda bizi izan duten emakume musikarien aipamen berezia egingo da bertan, hainbat belaunalditako herritarren testigantzak bilduz. Oholtza gainean, kanta ezagunen bertsio landuak eskainiko dituzten lau emakume musikari: Ainhoa Elizondo (akordeoia), Myriam Ulanga (pianoa), Toñi Hurtado (akordeoia) eta Aran Mujika (biolina).

21:30, Basteroko auditorioa. Sarrera: 8 euro. Gazte ordua: 3 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!