2015/06/19 00:00
36ko Gerra aztertzeko auzolandegiak. Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo mendi inguruetan geratzen diren lubaki eta aztarnak garbitu eta arkeologikoki dokumentatuko dituzte. 18-30 urte bitarteko gazteei bideratutako deialdia da. Uztailaren 6tik 18ra luzatuko dira auzolandegiak eta 50 euro ordaindu beharko dute partaideek. Izena emateko epea ekainaren 26ra arte luzatuko da. hbravo@aranzadi.eus.