2015/07/06 00:00
36ko Gerrak eskualdean utzitako arrastoa aztertzeko auzolandegiak antolatu dituzte Asteasu, Aduna eta Zizurkilgo Udalek, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta.
Horrekin lotuta, interesa duten guztiei zuzendutako hitzaldiak egingo dira eskualdean:
- Uztailak 6, astelehena
Matxinada frankistaren garaiko testuinguru historikoaren inguruko hitzaldia, Karlos Almorzaren eskutik. 19:00, Asteasuko udaletxeko aretoa.
- Uztailak 9, osteguna
‘Amantalek ixilean daramaten Gerra’ dokumentalaren emanaldia eta Esti Riparen hitzaldia. 19:00, Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean.
- Uztailak 16, osteguna
Amaia Kowasch eta Gotzon Bergerandiren hitzaldia. 19:00, Adunako udaletxeko aretoa.
Uztailaren 13ko astean, auzolandegiko kideek Zizurkilgo Zarateaitzen egingo dituzten lanak bisitatzeko aukera izango da, goizez. Asteasuarrek, Alicia Suso teknikariarekin joateko aukera izango dute.