2016/03/20 00:00
10:30etan abiatuko dira lasterkariak Larraulgo plazatik. Lizarzelai, Hirumugarrieta eta Zelatunen barrena igaro ondoren, Ernioko tontorrera iritsiko dira. Bide beretik egingo dute Larraulerako itzulera. Guztira, 15,5 kilometroko ibilbidea du lasterketak. Amaieran, masaia zerbitzua jaso ahal izango du nahi duen orok.
Izena ematea zabalik dago dagoeneko www.kirolprobak.com gunean, 10 euroren truke. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, 12 euroren truke.