2016/04/08 00:00

Pernando Amezketarra bertso sariketa

Pernando Amezketarra bertso sariketa, Tolosaldeko Harituz bertsozale elkargunearen eskutik.

Pernandoren ekarpenetik abiatuta, ariketa guztiak neurri txikian izango dira.

Lehen kanporaketa Asteasuko Iturriondo jatetxean jokatuko da. Apirilak 8, ostirala. 21:00 Afaria. Afalostean saioa (Oñati eta Erniarraizko bertso eskolak). Saioa irekia izango da afaltzera joaten ez direnentzat ere.

Apirilaren 15ean Berastegin jokatuko da bigarren kanporaketa eta 30ean Amezketan izango da finala. Info gehiago: www.aiurri.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!