2016/06/08 00:00

Axeri dantzaren entseguak

Eskualdea

Aurtengo Axeri Dantzaren entseguak honako egunetarako jarri dira: ekainaren 8, 14, 16, 20 eta 22.

Ondarreta Ikastetxeko jolastokian egingo dira, 20:00etatik aurrera.
Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte; horretarako nahikoa da 2000an edo lehenago jaiotakoa izatea, gogokoa izatea herriko tradizioak, eta Sanjuanak giro atseginean igaro nahi izatea.
Tradizioari eutsiz, hilaren 24an, Sanjuan egunean egingo da dantza berezi hauxe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!