2016/09/11 00:00

Plazaolako Naturbideko Maratoia

Eskualdea

Natur, kirol eta turismoarekin lotutako ekitaldiak bideratzen dituen Diversport enpresa katalanak antolatuta, irailaren 11n Plazaolako Natur Bideko Maratoia burutuko da lehenengoz. Bi lasterketa izango dira: Luzea: Lekunberri-Andoain (maratoia, 42 km.). Motza: Leitza-Andoain (maratoi erdia, 26 km).

Irekita dago izena emateko epea, www.maratonviasverdes.com helbidean. Autobus zerbitzua jarriko da, Andoaindik Lekunberrira edo Leitzara joan ahal izateko. Irailaren 1etik aurrera 52€ ordaindu beharko da maratoiko izen-ematea, 29€ maratoi erdikoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!