Danobatgroup lehiaketa, herritar guztiei zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 23a, 01:00

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, "Euskara aldean, erabili lanean" lemapean, Danobatgroupek aurten ere lehiaketa jarri du martxan. Herritar guztiek parte har dezakete, euren webgunean sartuta.

Parte hartzeko webgunean klik egin behar da. Kooperatibari buruzko agaldera orokor batzuei erantzun ondoren, hiztegi teknikoan sartu eta hainbat hitzen ordainak aukeratu beharko dira. Abenduaren 3ra arteko epea izango da lehiaketan parte hartzeko. Parte-hartzaile guztien artean bi txartel zozketatuko dira bi lagunek Euskal Herriko landetxe batean asteburua pasatzeko. Latz enpresa kide den Danobatgroupek ohar bidez adierazi bezala: "Gizartearekiko konpromiso sendoan kokatzen da euskararekiko konpromisoa ere. Aurten, iazko bideari jarraipena emanez, Danobatgroupek herritar guztiengana iritsi nahiko luke, lehiaketa baten bidez webgunea bisitatzera gonbidatuz eta euskararekiko konpromisoa ezagutzera emanez".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!