Oharra argitaratu dute gaur, erakunde ezberdinek:
"Hauteskundeetako araubide orokorreko 5/85 Lege Organikoko 39 artikuluan ezarritakoaren arabera, hauteskunde erroldaren zerrendak jendaurrean jarri dira, 2019ko martxoaren 11tik 18ra, biak barne, Udal Bulegoetan eta Donostiako Jose Maria Soroa kaleko 23an dagoen Hauteskunde-Erroldaren Bulegoetan, edozeinek, 20l9ko urtarrilaren 1eko bere egoera kontuan hartuta zerrendatik kanpo utzi bada edo behar ez bezala agertzen bada, erreklamatu ahal izan dezan.
Erreklamaziogileek erreklamazio inprimakia sinatu beharko dute, eta nortasun agiria, gidabaimena edo pasaporte originala aurkeztu beharko dute, bai eta aipatutako agiri horietako baten fotokopia bat ere, erreklamazio inprimakiari gaineratzeko".