Emakumeak izan dira nagusiki parte hartu dutenak bertan. Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaitu da manifestazioa, eta bertan antolatzaileek adierazpena irakurri dute. Besteak beste, guztiontzako bizitza jasangarriak eta bizitza mantentzeko erantzukizun kolektiboa exijitu dituzte. Indarkeria matxistarik, heteroaraurik, arrazakeriarik eta kolonialismorik gabeko bizitza anitzaren aldeko aldarria ere egin dute.