Angel Fuentes garaile Aiztondo Klasikan

Aiurri 2019ko mar. 17a, 17:05

Lainotsu eta euritan eman diote hasiera Villabonan Aizkardi Klasikoari. Guztira, 175 txirrindularik hartu dute parte, 25 taldek eta talde bakoitzetik 7 kidek. 131,5 kilometroko ibilbidearen zati gehiena euripean egin behar izan dute. Fuentes izan da lehena iristen 3 ordu eta ia 16 minutura.

10:00etan puntual abiatu da lasterketa Villabonako Malkar plaza paretik. Lehenik Ordiziara joan dira, eta ondoren itzuleran Asteasu, Zizurkil eta Aduna 6 aldiz igaro dituzte. Helmuga Adunan izan da. Adunatik zuzenean ikusi ahal izan da Aiztondo Klasika pantaila handian streaming bitartez.

Angel Fuentesek, Gomur Cantabria taldeko txirrindulariak, adierazi du bere gustuko lasterketen artean kokatzen dela Aiztondo Klasika. Oro har, lasterketan gustura sentitu dela dio, nahiz eta Alkizako igoera egin zaion gogorrena.

Sailkapena:

1. Angel Fuentes - Eli Gomur-Cantabria Infinita (03:15:45)
2. Roger Adria - Lizarte (03:15:46)
3. Francisco Galvan - Lizarte (03:15:46)
4. Alberto Serrano - Escribano Sport Team (03:15:49)
5. Sergio Roman Martin - Eli Caja Rural-Seguros RGA (03:15:53)
6. Carlos Cobos - Eli Vigo-Rias Baixas (03:15:53)
7. Samuel Blanco - Eli Vigo-Rias Baixas (03:15:56)
8. Carlos Garcia - Kometa Cycling Team (03:15:56)
9. Julen Latorre - Goierriko TB - Laboral Kutxa (3:16:01)
10. Diego Gonzalez - Supermercados Froiz (3:16:05)

[Sailkapena osorik]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!