Gaueko ordu txikietan igaroko da Korrika, Urnieta eta Andoainen barrena. Apirilaren 12tik 13rako gauean izango da, 02:00ak pasatxo direnean. Gauaren iluntasunean, euskararen aldeko oihuak eta urratsak nabarituko dira bi herriguneetan. Antolatzaileentzat ordutegia jakitea garrantzia handikoa da, horren baitan antolatzen baitira gainerako ekitaldiak. Gau partean igaroko denez, aurtengo edizioan Korrika Txikia egingo dute bi herrietan. Haur eta gaztetxoek Korrikaz gozatzeko aukera izango dute. Apirilaren 12an, ostiralarekin, goizean antolatuko diren ekitaldi banatan euskararen alde adierazteko, abesteko eta korrika egiteko aukera izango dute. Egitaraua antzekoa izango da Andoainen eta Urnietan, ostiral iluntzean bi herrietan kantu kalejirak eta herri afariak iragarri baitituzte. Afaria aukera ona izango da, Korrika iritsi arteko itxaronaldia betetze aldera. Konturatu orduko bertan da Korrika.
Hitzordu guztiak Agenda atalean