Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Korrikaren 21. edizioa. Garesen guztia prest dute euskararen aldeko ekimen erraldoiari hasiera emateko. Korrikaren hasiera zuzenean ikusteko aukera eskainiko du Aiurri webguneak. Arratsaldetik aurrera, eskuz eskuz pasako da lekukoa apirilaren 14an Gasteizera iritsiko den arte. Apirilaren 13an, goizaldera iritsiko da Korrika eskualdera. Urnietan barrena sartuta, Andoain, Aduna, Zizurkil eta Amasa-Villabona zeharkatuko ditu, Tolosa aldera abiatzeko.