Apirilaren 13an iritsiko da Korrika eskualdera. Goizaldean sartuko da Andoainera. Urnietan barrena iritsiko da euskararen aldeko ekimen erraldoia.
Urnietatik iritsiko da
Goizaldeko 02:25ak aldera iritsiko da Andoainera. Herri afaria eginda, zai egongo dira andoaindarrak bide bazterretan.
Aiztondo eskualdera abiatuko da ondoren Korrika. Aldapan gora egin beharko dute korrikalariek Adunara iristeko. 03:10 alderako han izatea espero dute antolatzaileek. Zizurkil eta Villabona izango dira hurrengo helburuak. 03:23an sartuko da Korrika Zizurkilen, handik gutxira iritsiko da Korrika Amasa-Villabonara.
Eskualdea zeharkatuta, Tolosaldera jarraituko du euskararen aldeko ekimen erraldoiak. Apirilaren 14an, Gasteizen emango zaio amaiera, hamar egunez etenik gabe eskuz esku pasatzen joandako lekukoaren barruan gordetako mezua irakurriz.
Larunbat goizaldea izanik, asko eta asko izango dira gaua luzatu eta Korrikak sortzen dituen sentipenekin gozatzeko aprobetxatuko dutenak. Hainbat ekitaldi daude prestatuta eskualdean barrena, bai egun bererako, baita aurrez motorrak berotzen hasteko ere.