Korrika 2019

Korrika iritsi aurreko ekimenen egitaraua

Aiurri 2019ko api. 5a, 09:22

Olaia Zapirainek 21. Korrikarako eginiko ilustrazioa.

Aiztondo mailako herrietan ekimen ezberdinak antolatu dira Korrika iritsi baino egun batzuk lehenagorako.

ADUNA

Apirilak 7, igandea

12:00 Korrika eguna. Pintxo lehiaketa. Parte-hartzaile bakoitzak bost pintxo berdin aurkeztuko ditu. Adunako plaza
13:45 Herri-argazkia.
14:00 Triki-sagardotegia. Zabala sagardotegira kalejira. Ondoren, erromeria.

AMASA-VILLABONA

Apirilak 11, osteguna

15:30 Korrika txikia. Zubimusu zubian hartuko dute lekukoa billabonatarrek, Zizurkilgo ikasleen eskutik.

Apirilak 12, ostirala

18:00 Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia, Berdura plaza.
19:00 Erraldoi eta buruhandiak. Besamotza konpartsa eta Loatzoko musikariekin.
21:30 Afari herrikoia plazan. Izen-ematea: afariakorrika@gmail.com. Afaria norberak eraman behar du, sagardoa bertan egongo da. Ondoren, herriko bertsolarien emanaldia.
00:00 Elektrotrapo elektrotxarangarekin kalejira.
01:30 Onddo Gazte asanbladaren eskutik, kontzertua Gaztetxean.  
03:29 Korrika iritsiko da. 

ANDOAIN

Apirilak 12, ostirala

10:00 Korrika txikia eta ekitaldia.
20:00 Kantujira kalez kale.
21:30 Afaria eta musika Basteron. Txartelak 15 eurotan salgai.
01:00 Kalejira herrian barrena.
02:30 Korrika herrira iritsiko da.

ASTEASU

Apirilak 11, osteguna

14:45 Korrika txikirako prestaketa. Pello Errota ikastetxeko ikasle eta irakasleak Korrika txikiaren ibilbidean jarriko dira prest. Seigarren mailako ikasleek eramango dute pankarta.

15:30 Suziria eta hasiera. Eskolatik jaurtitako suziriak iragarriko du Korrika txikiaren hasiera. Kale Nagusian barrena jaitsi ondoren, udaletxe aurrean amaituko da. Gari Otamendik irakurriko du lekukoaren barruko mezua eta ondoren, dantza egingo dute ikasleek, Korrikako bideoa oinarri hartuta. Elkarrekin meriendatuz amaituko dute arratsaldea.  

LARRAUL

apirilak 11, osteguna

15:00 Korrika txikia.

ZIZURKIL

Apirilak 8, astelehena

19:00 "Non eta nola gurutzatzen dira feminismoa eta euskara?". Gutun ibiltariaren irakurketa. Lorea Agirrek hitzaldia eskainiko du ondoren.

Apirilak 11, osteguna

15:30 Korrika txikia.

Beibategi jatetxearen parean hasita, Zubimusu zubira iritsiko da lasterketa. Zizurkilgo ikastetxetako kideek eta Ulliazpikoek elkarri lekukoa pasako diote. Villabonako ikasleak zain izango dituzte Zubimusu zubian. 

Ondoren, Korrikako irudiaren mosaikoa osatuko dute Joxe Arregi plazan. Amaitzeko, elkarrekin jango dute merienda goxoa.

Apirilak 12 eta 13

20:00 Korrika jaia eta Korrikari harrera.

Korrika-afaria Joxe Arregi plazan. Afalondoren, petoa banatuko zaie Korrikako lekukoa eramango dutenei.

Klika! dantza-ikuskizuna: Dance hall eta euskal dantzaren fusioa.

12:00-02:45 Musika eta dantza. Oizeder Maio DJarekin. Korrika iritsi arteko tartea musikaz beteko dute Zizurkilen.

03:20 Klika!!! Korrika!!! Adunako aldapan hartuko dute lekukoa zizurkildarrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!