Korrika 2019

Korrikaren amaiera ekitaldira joateko autobuseko tiketak salgai

Aiurri 2019ko apirilaren 8a

Apirilaren 14an amaituko da Korrika Gasteizen. Amaierako ekitaldira joateko autobusean izena emateko epea apirilaren 10ean amaituko da. 10 eurotan eskuratu daiteke. Itzulera 20:00etan dago aurreikusita.

Amasa-Villabona

  • Txartela salgai: Amasa kafetegian.
  • Autobusaren geldialdia: Olaederra kiroldegian.

Andoain

  • Txartela salgai: Ernaitza liburu-dendan eta AEK euskaltegian (943 591 704).
  • Autobusaren geldialdia: Txoperako geltokia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!